AURKEZPENA

ASMEK 1986an sortu zen eta planoaren araberako doitasun mekanizazioan espezializaturiko enpresa bat da.

Gaur egungo lehiakortasun-maila handiari erantzun nahian, etengabeko inbertsio-lana egiten dugu, eta, kalitaterik eta zerbitzurik onena eskaintzen diegu bezeroei, gure baliabide tekniko eta langile erabat kualifikatuei esker.

Orain arte, honako industria sektoreetan aritu izan gara lanean: industria eolikoa, trengintza, egitura espazialak eta metalikoak, burdinurtu-industria, papergintza, makina jasotzaileak, makina-erreminta eta balbulagintza industriala.

Beste enpresa batzuekin lankidetzan, kudeaketa zerbitzu integrala eskaintzen diegu bezeroei: lehengaiak erostetik hasi eta piezak amaiturik entregatzeraino:

– Materiala erosteko kudeaketa-lanak

– Mekanizazioa

– Tratamendu termikoak eta gainazal-tratamenduak

– Artezketa

– Soldadura

– Zizelkatzea

– Askotariko azpikontratazioak

– Azpimultzoen eta multzoen muntaketa

EMPRESA

Fase horiek guztiak aurrera eramateko, honako makina hauek ditugu: CNC Tornuak, CNC Fresagailuak, Tornu Arruntak eta Mekanizazio-Zentroak.