EGITURA ESPAZIALAK ETA METALIKOAK

esmetbn

Honako egituren atalak fabrikatzen ditugu, besteak beste: konoak, esferak, torlojuak, zorroak, oinarri-plaka eusleak eta lotura-elementuak.

Lehengai mota hauekin lan egiten dugu, hala nola: 0.42 baino balio txikiagoko karbono baliokidea; S355J2G3, egituren elementuak soldatzeko; eta St52, F114, A42B eta abar.

Ekoizpen-prozesuko fase guztiak egiten ditugu, hala nola:
– Lehengaiak erosi
– Mekanizatu
– Tratamendu termikoak egin
– Arteztu
– Soldatu
– Zizelkatu

Gure makinek neurri bat baino gehiagoko piezak mekanizatzen dituzte, besteak beste:

Tornu Arruntak: Ø20-Ø800 eta, gehienez, 4000 mm luze diren piezak

CNC Tornuak: Ø20-Ø900 eta, gehienez, 3200 mm luze diren piezak

CNC Fresagailuak: gehienez, 900mm gora eta 2000 mm luze diren mekanizazio-gainazalak.

Mekanizazio-Zentroak: gehienez, 500 mm gora eta 1000 mm luze diren mekanizazio-gainazalak.