TRENGINTZA

ferbn

Trenek dituzten hainbat elementu fabrikatzen ditugu, besteak beste: ardatzak, euskarriak, estalkiak, gurpilak, eraztunak, bandajeak, zentroak, gurpil elastikoak eta barne-beteak, balazta-diskoak eta kaxa erreduktoreak.

Lehengai-mota hauekin lan egiten dugu, besteak beste: F125, ST52, F58 tratatua, barra perforatua, forjatua, altzairu herdoilgaitza, aluminioa eta brontzea.

Ekoizpen-prozesuko fase guztiak egiten ditugu, hala nola:

– Lehengaiak erosi
– Mekanizatu
– Tratamendu termikoak egin
– Arteztu eta gainazal-tratamenduak egin
– Soldatu
– Zizelkatu

Gure makinek neurri bat baino gehiagoko piezak mekanizatzen dituzte, besteak beste:

Tornu Arruntak: Ø20-Ø800 eta, gehienez, 4000 mm luze diren piezak

Tornuak CNC: Ø20-Ø900 eta, gehienez, 3200 mm luze diren piezak

CNC Fresagailuak: gehienez, 900mm gora eta 2000 mm luze diren mekanizazio-gainazalak.

Mekanizazio-Zentroak: gehienez, 500 mm gora eta 1000 mm luze diren mekanizazio-gainazalak