BALBULAGINTZA

valbn

Hainbat aplikaziotarako balbulak fabrikatzen ditugu.

Lehengai hauekin egiten dugu lan, besteak beste: herdoilgaitzak, oxigeno bidez ebakitzeko materiala (St52, St44 eta abar), F114, F152 tratatua, aluminioa, brontzea, kobrea eta letoia.

Ekoizpen-prozesuko fase guztiak egiten ditugu, hala nola:
– Lehengaiak erosi
– Mekanizatu
– Tratamendu termikoak egin
– Arteztu eta gainazal-tratamenduak egin
– Soldatu
– Zizelkatu

Gure makinek neurri bat baino gehiagoko piezak mekanizatzen dituzte, besteak beste:

Tornu Arruntak: Ø20-Ø800 eta, gehienez, 4000 mm luze diren piezak

Tornuak CNC: Ø20-Ø900 eta, gehienez, 3200 mm luze diren piezak

CNC Fresagailuak: gehienez, 900mm gora eta 2000 mm luze diren mekanizazio-gainazalak.

Mekanizazio-Zentroak: gehienez, 500 mm gora eta 1000 mm luze diren mekanizazio-gainazalak.